miércoles, 16 de enero de 2013

Today, 3 month later,I'm writing in my love blog another time. At this moment I'm lost in the way, I don't know what do. I'm living with my parents again,my friends are studing or working out and I'm here without work and without nothing.We are in a serious and complicated situation I know, but I,m very hungry. I'm teacher and I haven't any work. I undertand that situation but I'm every day bored and sad. I am in a strange situation with my boyfriend. I love him but we took 4 years and things aren't the same. As I have said before I'm going in a new stage in my life and I'm very frightened.High school and university passed and now what?I don't know. My dream was have a work, have a boy and we will live together but It's imposible.I haven't got any work therefore I haven't any money. Tomorrow be another day, Kisses

jueves, 20 de septiembre de 2012

Bi urte igaro dira azkenengoz idatzi nuenetik. Nire bizitzako bi urterik politeenak izan direla ere esan beharra daukat. Etxetik kanpo lehenengo esperientzia, eta non eta Donostian, Euskal Herriak duen hiririk politenean. Giputxiak beti gorroto izan ditudan arren(maitasunez)aitortu beharra daukat Donostiak txundituta utzi nauela. Askotan pentsatzen dut agian konpainiak ere zer ikusi handia izan duela eta bai agian bai. Lehenengo aldiz nire bizitzako beste erdia den nire mutilarekin bizi izan nahiz bi urtez.Berarekin lo hartu eta bere alboan esnatu goizero goizero. Gauetan mosu batekin agurtzen ninduen ni erdi lo nengoela, eguneko momenturik gustokoena zela aitortu beharra daukat. Goizetan lehenago esnatzen nintzen ni eta berari begira egoten nintzen minutu batzuk, aurpegia irribarre handi batez betetzen zitzaidan arte.Inoiz ez zaizkit ain arin pasatu 730 egun, "que se pare el mundo que yo me bajo" esango nuen behin eta berriro. Aix zenbait oroitzapen ÑoÑostian, hondartzako eguneroko edo ia eguneroko pasiarak,alde zaharreko giroa, portuko etxeak eta usaia, motorrean egindako txangoak...Hiri guztia ezagutzeko aukera izan dut bi urte hauetan.Ulia, Urgull, Egia,gure San Martin kale maitea, Kristina enea, Antiguo, Miramar,Gros....eta orain ahazten ditudan hainbat eta hainbat toki eder.Gainera, hiri honetan lizentziatu naz, hiri honetan pasatu ditut nire ikaskideekin momentu ederrenak eta hiri honetan ikasi ditut nire formazioan baliagarri izan zaizkidan gauza asko. Ez naiz gehiago luzatuko, liburu bat idatzi dezaket bi urte hauen inguruan eta ez nintzateke iñoiz aspertuko, gaur egun begiak zoriontasunez betetzen dizkidan gauza bakarra baita. Itzuliko naiz Ñoños, itzuliko naiz zu berriro ikustera.Bitartean jarraitu beti bezain eder. Mosu bat Kontxa

domingo, 4 de julio de 2010

Billurre

Iñoiz baño bildur gehaigo daukat gaur. Balienteak ei gara gizakiak baina ordua heltzen denean ez dago balienterik. Tunela ikusten da,dardara eskueetan,malkoak begietan eta tripak mille korapillo. Norbait besarkatzeko gogoa baina indartsuaren plantak egiten.
Gaur jainkoa eta jainkoa ez denaren indar guztia behar dut eta biharko munduan dagoen suerterik handiena.


Bueltararte

viernes, 11 de junio de 2010

Bazkalozteko kafea

Nire atzoko bazkalozteko kafe goxoa



domingo, 6 de junio de 2010

.....

Gaur bi pelikula polit ikusi ostean sentsasio arraro bat daukat gorputzean.
Lehenengoa ez hainbeste baina bigarrena asko gustatu zait.Esan beharrik ez dago malko batzuk ere jausi dirala baina beno ezagutzen nautenok badakite sentibera naizena.
Donde reside el amor zioen....y donde reside?
agian romantika enpedernida horietako bat naiz baina ez dakit...... zelan ez zu etorri doztezu burure.
begiak ez jatez tristuraz betetzen,ez nago triste,aje eguna da gaurkoa eta aje egunak pentsatzeko izan ohi dira. Atzo gaba polit bat pasatu nuen,desberdin era berean deseroso baina polita...gauza asko botatzen ditudala faltan erakutsi zzidan atzoko gaba horrek.
Faltan botatzen dut norbait nire alboan,nire txorradak kontatzeko,nire isiltasunak konpartitzeko,besarkada bat emateko eta esaten dudana ulertzeko noski.Urrun geratu ziran urte horiek...baina ezin dot ebitatu.Zerutik etorritako gizontxo batekin konpartitzen dut orain nire bizitza eta ni oso zoriontsu naz hori horrela da. Baina gaurko egun bezalako batean galdera pillo bat dauzkat,kontraesan pilloa eta beldur handiak noski. Batzutan larregi estutzen dudananren susmoa daukat,beste batzuetan urrunegi bizi denaren sentsasioa,beste askotan ulertzen ez nauen sentsasio hori,besteetan nirekin denbora asko egotera behartzen dudanaren ustea eta sarritan nik berarekin egon nahi dudan denbora berak nirekin pasatu nahi duena baino askoz handiagoa dela.Agian gauzekin itsutu egiten den horietakoa nahiz, edo agian babesa eta maitasuna behar duen neska ahul bat.
Nirekin,ohean edota sofan pelikula bat ikusteko eguna zen gaur,nola ez igandero bezala...


jueves, 18 de febrero de 2010


Nekatuta nago,logure naz baina gaurko egun berezi honetan hitz gutxi batzuk idatzi behar ditut. 11 pasatu dira jada,eta niretzat 11 egun baño pasa ez diren sentzasioa daukat.
Horrelakoak izango abdira hemendik aurrerako urte guztiak bienbenidos sean...

nire arnasa zara, nire eguneroko eta minutuko preokupasiñoa zu barik ez naz ezer eta gero eta gitxiago...neskalagun soro eta psikopata horietako bat bihurtzen hasi naizela pentsatzen ere asi naiz..espero dut zure niganako maitasuna nirearen beste izatea edo behintzat hurbiltzea.

"Y morirme contigo si te matas..y matarme contigo si te mueres"

Gurutsut,iñori baño geau.

txiniten mosu goxo eta handi bet.

jueves, 4 de febrero de 2010


Oporrak sanetan sartuta ditut,orain dala asko baño gehiago ez dudalako zilarrezko hitz gutxi batzuk idazten.
Eta opor hitzarekin hasi naiz baina opor hitza amaitzen hasi da. Oporrak iñoiz ez datoz txarto,politak izan dira arraroak era berean. Zuekin egoteko gogoa handia daukat,faltan bota zaituztet,faltan bota ditut arratsalde aspergarriak,txangoak,juergak,barreak,algarak laburbilduz nesken kontuak.Faltan bota dut rutina zikina. Baina bere alde onak ere izan ditu,zurekin egoteko denbora izan dut,aspertu arte zurekin egoteko denbora eta ez ez naiz aspertu hala ere. Bereziki ahaztezinak izan dira azken egun hauek,batez ere esnatzean zuri begiratu eta lo zeuazela ikustea,gogoa ematen zidanean besarkada edo mosutxo bat ematea eta soilik begiratzea edota eskutik heltzea.
Amaitu da baina esaten den bezala beste gauza berri bat hasiko da,gehiago ikusiko gara egunero hain zuzen ere baina aldi berean gutxiago,baina beno honeri ere aurre egingo diogu nahiz eta orain bajoia sartzen hasi zaidan eta pixkat triste egon zoriontsu nago,zoriontsu naz zurekin eta garratzitsuena : MAITE ZAITUT

martes, 19 de enero de 2010

hamar




hamar baño ez dira pasa baina betidanik ezagutzen zaitudanaren sentsasioa daukat.

nire bizitze zara,nire dana zara ta zu barik ez deko sentsurik onek danak
eskerrikasko ille ahaztezinekaitik,politenak izen diez.

hainkara bat,

miércoles, 13 de enero de 2010

Y su calor es como el sol en una cama fría en una noche de un invierno



Azaldu ezina da zuk ematen didazuna,
itsasoarekin kontaktuan jartzen didazu nahi gabe eta eguzkiak baino berotasun handiagoa ematen didazu.Barruko sentsasio polit eta azalezin hau espero dot zuk ere sentitzea..





Y su calor es como el sol
poco a poco voy poniéndome moreno
y su calor es como el sol
no te acerques tanto que me quemas los pelos.
Sudando para tí, para tí, para titirititirití.

lunes, 28 de diciembre de 2009





Dana dugula pentsaten dugu askotan,eta ez egia da ezin gara kexatu. Baina dana dogun bakoitzean ezer ez daukagunaren sentsasioa izaten dugu sarritan.Nork neurtzen du?
Egunero desberdin,baina burumakur askotan eta saiatu arren ez dut erantzunik bilatzen.Arraroa naizela diote gehienek,egoista batzuek eta umore eskasekoa askok eta erantzunik bilatu gabe jarraizten dut.Ez ahal dut nire burua ezagutzen hogei urte nirekin bizi eta gero?Uste dutena baino sinpleagoa naiz baina ez didate entzuten eta are gutxiago ulertzen. Ez diot beti alde txarretik begiratu beraz naizen modukoa naizela esatea baino ez zait geratzen.

domingo, 20 de diciembre de 2009

Hain arraroa al naiz?




Ezintasunak jaten ari zait barrena....

domingo, 13 de diciembre de 2009


Zer esan ez dakidala,batez ere garai hauetan,zoriontzu ondoan zaitudalako,amorrua gauzak aldatu ezin ditudalako,tristura bidean geratzen direnekaitik eta poztasuna bidean nirekin datozenekin,gutxi batzuk izan arren.

miércoles, 2 de diciembre de 2009

eZ dA Hitzik BeHar




ez dot uste hitzik behar direnik gaur adierazi nahi dudana azaltzeko.
momentu txikiak baina errepikaezinak...
behin eta berriro behin eta berriro.

Ume txikien zoriontasuna konpartitzen,
zure azal goxoak nire aurpegian nabigatzen duelarik...
Etor zaitez,behar zaitut.

Zure begien disdira daramat soinean
egun bat bai eta bestea ere bai.

miércoles, 25 de noviembre de 2009

bazkalosteko kafeak bezain usai goxoa daukate




gaurko kafeak on ein didala esan dezaket,naiz eta kafeari begira egon eta kafea ez zen hainbat gauzek egiten zuten uger bertan.



Esperantzarik gabeko zenbait
debekatuak dezente
mila galduak eta hainbeste
gau bakarreko aterpe
askok laugarren begiradatik
betirako dirudite
bazkalosteko kafeak bezain
usai goxoa daukate
nik zurekiko dudana ere
halakoa litzateke

nire bizitza laburra baina
zein dezberdina izan den
zu ezagutu aurretik eta
zuk musu eman ondoren
zure iparrak noraezaren
lekukoa hartu zuen
ta denboraren oneritziak
erakusten du ondoren
nire bihotza zure neurrira
nola egina dagoen

zurekin nahi dut Maxian barna
karroa zoro eroan
baita erantzi nahi dizkizudan
prakak erostera joan
bertan zaudela sentitu nahi dut
ohera sartzerakoan
lotsaren mugak lehertuarazi
ta gehiago delakoan
erloju hotsak esnatu eta
zu izatea alboan

momentu batez nire bertsoak
ametsetara bidaliz
zure usaiak atzeman ditut
zoriona jo dut begiz
hankak lurrera ekarri ditut
irribarre salatariz
bazkalostera itzuli eta
hamarmilagarren aldiz
aspaldi hartu dudalakoan
kafea hoztu zait berriz.

miércoles, 18 de noviembre de 2009

Aprender tantas cosas...




Aprender a querer es una de las lecciones más importantes de la vida. Y se debe aprender a base de buenos, pero también de malos momentos. Y ya lo dice la frase: Aprender a querer empieza por aprender a quererse uno mismo.

domingo, 15 de noviembre de 2009

zihur egon iñor baño zoriontzu nazela zugaz




gaur galdera bat egin didazu. zoriontzu zara laztana?zoriontzu zara nirekin??Egia esan eneban espero galdera eta urduri jarri naiz milisegundo baten baina ez daukat inolako zalantza txikirik bez zoriontzu nazela zurekin aurretik imaginatu ahal izan dudana baino askoz askoz ere zoriontzuago eta egunero gero eta gehiago.Hitzekin ezin dut adierazi,ez dakit nola baina noizbait zuk ulertzeko era bat aurkitu nahi dut,hitzak ez diren beste era bat....

goazen urrutira maitea ordua eta erlojua behar ez den tokira...

martes, 10 de noviembre de 2009

Udazken arratsaldetan



udazkena,larrazkena edo udagoiena eremu-epeleko urtaroetako bat, aurretik uda du eta udazkenaren atzetik,negua dator.Udazkenean, paisaia berdez, okrez, urrezkoz eta gorrixkaz blai agertzen zaigu.Udazkenak honetarako gonbita luzatzen du: patxadan eta astiro paseatu, baso eta larreetan barreiatutako perretxikoak bildu eta naturak eskaintzen dituen fruitu onenak hautatu, patxarana, esate baterako, bazkalondoan edaten den likore tipiko nafarra, alegia.

Udazken arratsaldetan iluntzen duenean, hostoak erortzen dira negar tanten moduan
eta parke hutsetan azken besarkada.
oroitzen al dun jaietan mozkortu giñenean? elkar maitatu genuen izarren azpian...

eta iñoz baño zoriontzuago nazelako zure alboan udazken arratsalde euritsu eta hotz horietan.

jueves, 5 de noviembre de 2009

sábado, 31 de octubre de 2009

Eskerrikasko

egunero eta gauero goiz eta arratzaldero nire burua dabil ero eta bero


ez dakit zer duzun baina egunero ikusi nahi zaitut
nire saletasunik handiena zarela aitortu nahi dizut
ez dakit zer egiten didazun baina burutik kendu ezin zaitut
zu bezalakorik ez dagoela munduan beraz esan beharko dizut


neguan gaude eta beraz batera egon behar gara
bestela izango dugu tristura eta otz dardara
niri badakizu batera egotea asako gustatzen zaidala
zuk ere berdiña oiukatzea gustatuko litzaidake laztana


nire orduak betetzen dituen neska polita zara
zornotzako punkirik dotoreena zarela konturatu naiz jada
ez duzu ezer egin behar zu zaren bezalakoa zara
zurekin nago ni pozik eta beti barre algaraka


egunero eta gauero goiz eta arratzaldero nire burua dabil ero eta bero jeje




PD: laburpena: asko matxe zatxut jeje


miércoles, 28 de octubre de 2009

Gorputzean zehar bidaiatzen duten hotzikarek beldurtuta



Gaur ohean geratzea hobe izango zen egun horietako bat da. Eguraldi ezin hobea eta ni ezin tristeago..ezdakit zerk baina min egiten dit.Min asko egiten dit,malkoak erortarazi arte. Ezdakit oritzapenak diren zu ikustean,ezdakit zu ain urrun egoteak,zu ain urbil egotea eta ezin ezer esan edo zu nire alboan falta izatea den baina zeozerrek barrua jaten dabilt.

Gorputzean zehar bidaiatzen duten hotzikarek beldurtuta

martes, 27 de octubre de 2009

I miss you




always I think this.....

domingo, 25 de octubre de 2009

lo



asteburu relajante baten faltan....buf deskantso intenso baten falta..
lo eitea munduko plazer handienetan sartzen da handiena ez bada....ta bigarrena zeu za
ta bixen faltan nau....
noiz gozatuko ditut plazer bi horiek?¿
mesedez jesusito emaidazu aukera hori....

lunes, 19 de octubre de 2009

Zazpi bai



Zazpi da gaurkoan hitza.Zazpi, zein zenbaki polita, nire gustorako politena agian.Zazpi bizitza daukate katuek,zazpi ziren edurnezuriren ipotxak,zazpi egun ditu asteak,zazpi dira ortzadarraren koloreak eta zazpi dira gaur zure alboan pasatu ditudan hileak.Zazpi ahaztu ezin ditudan hilabeteak,nire bizitza goitik behera aldatu didaten zazpi hilabete.Zure irribarrea,zure laztanak,zure berotasuna,zure haserreak,zure besarkadak,zure begiradak,zure mosuak,zure txisteak,zure berbaldiak eta zure maniak konpartitu ditudan zazpi,zazpi hilabete.maite dotzut eta ez dakit zein eratan esan,nai baduzu zazpi mila bider errepikatuko dizut:maite zaitut,maite dotzut,matxe zatxut,asko gurutsut,i love you,maite haut,kjasdhskljhfal.


Zazpi bidar mila esker

domingo, 4 de octubre de 2009

Matxe Zatxut




gaur atzo baño gehiago maite zaitudalako

miércoles, 30 de septiembre de 2009



Hoy me liberado aunque solo haya sido una hora,no me puedo mover,siento un hormigeo que comienza en la punta de los dedos del pie y termina en la punta del pelo de la cabeza,ese pelo que mañana sera rejuvenecido, que sera saneado y que esperemos que me haga sentirme mas bella por dentro y mas bella por fuera.
Los dias pasan,hoy es el ultimo dia de este maravilloso mes que me ha dado muchas alegrias y muchas penas claro.Mañana empieza octubre,octubre ya suena a invierno,mas frio,mas tristeza pero yo estoi segura de que este invierno yo no pasare frio,no buscare calor entre la gente,este invierno se que tu me daras calor.

martes, 29 de septiembre de 2009

Ametsetan amets ederrena




mesedez iñork ez nazala amets honetatik iñoiz iratzar.mundu honetan ni baño zoriontsuagoa den norbait baldin badago esan iezadala.iñoiz ez dakit zer gertatuko den zurekin nagoen urrengo egunean eta horrek zoriontasunez eta irrikaz betetzen nau,gaurkoa milla aldiz eskertzen dizut maitea,gaur beste pixka bat gehiago maite zaitudalako.Eta gaur ere zurekin ametsetan murgilduko naizelako....

lunes, 28 de septiembre de 2009

libre






tengo ganas de salir de este agujero sin salida...

sábado, 26 de septiembre de 2009

Cuando los sapos bailen flamenco


Me alegra tanto oir tu voz aunque dormido,
por fin viajabas como en tus sueños
buscando un sitio para volver,
y sin poder olvidar lo que dejas, lo que has aprendido,
van a cambiar las caras, los sueños, los dias
y yo lentamente te pierdo.

Como un regalo que al ensuciarse tiro quien limpiaba,
como un vaso despues de beber el trago mas dulce.
con un adios, con un te quiero,
y con mis labios en tus dedos
para no pronunciar las palabras que dan tanto miedo,
te vas y te pierdo.

Me alegra tanto escuchar tus promesas mientras te alejas,
saber que piensas volver algun dia,
cuando los sapos bailen flamenco.
y yo te espero, ya ves, aunque no entiendo bien que los sapos
puedan dejar de saltar y bailar lejos de su charco.
Porque mis ojos brillan con tu cara
y ahora que no te veo se apagan.
porque prefiero que estes a mi lado aunque no tengas nada...
te vas y te pierdo.

Como un regalo que al ensuciarse tiro quien limpiaba,
como un vaso despues de beber el trago mas dulce,
con un adios, con un te quiero, y con mis labios en tus deos,
para no pronunciar las palabras que dan tanto miedo...
Te vas y te pierdo... te pierdo... te pierdo..uhhhhh





minutuek kontetan...

viernes, 25 de septiembre de 2009

Yo le doy mi querer al querer...


faltan botatzen zaitut laztana ,egun hauetan konturatu naiz zurekin bizi eta guztia konpartitzeko itzelezko gogoak ditudala,ezin duzu imaginatu zenbat....
egun hori heltzeko zain egongo naiz gaurtik aurrera...

domingo, 20 de septiembre de 2009

minideskantsua


Gaur oso urduri nago,eguna iritsi da.

sábado, 19 de septiembre de 2009

un dia de perros


hoy ha sido un dia de perros en toda regla.48 horas sin salir de casa llena de mokos, tos irritante que no me deja en paz y llorando como una magdalena. mi nobio piensa sera la regla y por ello decide pasar,si igual si pero igual no...a veces las mujeres somos un ser difizil de entender lo se, pero somos el ser mas maravilloso de la tierra y a mi parecer hay que cuidarla kon todo el amor del mundo.igual simplemente necesita oir que la quieras que te mueres de ganas por verla,que la echas de menos,que sueñas con ella cada dia....a lo mejor solo necesita oir una palabra bonita,no un gesto de indiferencia.

viernes, 18 de septiembre de 2009

Xuxurla nazazu...


xuxurla nazazu behin eta berriro , zuk dakizun bezalaxe ,sarritan egiten didazun bezala....eta hainbeste gustatzen zaidan bezala.....xuxurlatu belarrira zenbat maite nozun, nola zure bizitza ez zen ezer izango ni gabe, nola gustoko dozun nirekin behin eta berriro larrua jotzea, azaldu ezin diren sentzasio horiek sentitzen dituzula xuxurla iezadazu behin eta berriro mesedez....