miércoles, 25 de noviembre de 2009
bazkalosteko kafeak bezain usai goxoa daukate
gaurko kafeak on ein didala esan dezaket,naiz eta kafeari begira egon eta kafea ez zen hainbat gauzek egiten zuten uger bertan.
Esperantzarik gabeko zenbait
debekatuak dezente
mila galduak eta hainbeste
gau bakarreko aterpe
askok laugarren begiradatik
betirako dirudite
bazkalosteko kafeak bezain
usai goxoa daukate
nik zurekiko dudana ere
halakoa litzateke
nire bizitza laburra baina
zein dezberdina izan den
zu ezagutu aurretik eta
zuk musu eman ondoren
zure iparrak noraezaren
lekukoa hartu zuen
ta denboraren oneritziak
erakusten du ondoren
nire bihotza zure neurrira
nola egina dagoen
zurekin nahi dut Maxian barna
karroa zoro eroan
baita erantzi nahi dizkizudan
prakak erostera joan
bertan zaudela sentitu nahi dut
ohera sartzerakoan
lotsaren mugak lehertuarazi
ta gehiago delakoan
erloju hotsak esnatu eta
zu izatea alboan
momentu batez nire bertsoak
ametsetara bidaliz
zure usaiak atzeman ditut
zoriona jo dut begiz
hankak lurrera ekarri ditut
irribarre salatariz
bazkalostera itzuli eta
hamarmilagarren aldiz
aspaldi hartu dudalakoan
kafea hoztu zait berriz.
miércoles, 18 de noviembre de 2009
Aprender tantas cosas...
domingo, 15 de noviembre de 2009
zihur egon iñor baño zoriontzu nazela zugaz
gaur galdera bat egin didazu. zoriontzu zara laztana?zoriontzu zara nirekin??Egia esan eneban espero galdera eta urduri jarri naiz milisegundo baten baina ez daukat inolako zalantza txikirik bez zoriontzu nazela zurekin aurretik imaginatu ahal izan dudana baino askoz askoz ere zoriontzuago eta egunero gero eta gehiago.Hitzekin ezin dut adierazi,ez dakit nola baina noizbait zuk ulertzeko era bat aurkitu nahi dut,hitzak ez diren beste era bat....
goazen urrutira maitea ordua eta erlojua behar ez den tokira...
martes, 10 de noviembre de 2009
Udazken arratsaldetan
udazkena,larrazkena edo udagoiena eremu-epeleko urtaroetako bat, aurretik uda du eta udazkenaren atzetik,negua dator.Udazkenean, paisaia berdez, okrez, urrezkoz eta gorrixkaz blai agertzen zaigu.Udazkenak honetarako gonbita luzatzen du: patxadan eta astiro paseatu, baso eta larreetan barreiatutako perretxikoak bildu eta naturak eskaintzen dituen fruitu onenak hautatu, patxarana, esate baterako, bazkalondoan edaten den likore tipiko nafarra, alegia.
Udazken arratsaldetan iluntzen duenean, hostoak erortzen dira negar tanten moduan
eta parke hutsetan azken besarkada.
oroitzen al dun jaietan mozkortu giñenean? elkar maitatu genuen izarren azpian...
eta iñoz baño zoriontzuago nazelako zure alboan udazken arratsalde euritsu eta hotz horietan.
jueves, 5 de noviembre de 2009
Suscribirse a:
Entradas (Atom)