viernes, 11 de junio de 2010

Bazkalozteko kafea

Nire atzoko bazkalozteko kafe goxoa



domingo, 6 de junio de 2010

.....

Gaur bi pelikula polit ikusi ostean sentsasio arraro bat daukat gorputzean.
Lehenengoa ez hainbeste baina bigarrena asko gustatu zait.Esan beharrik ez dago malko batzuk ere jausi dirala baina beno ezagutzen nautenok badakite sentibera naizena.
Donde reside el amor zioen....y donde reside?
agian romantika enpedernida horietako bat naiz baina ez dakit...... zelan ez zu etorri doztezu burure.
begiak ez jatez tristuraz betetzen,ez nago triste,aje eguna da gaurkoa eta aje egunak pentsatzeko izan ohi dira. Atzo gaba polit bat pasatu nuen,desberdin era berean deseroso baina polita...gauza asko botatzen ditudala faltan erakutsi zzidan atzoko gaba horrek.
Faltan botatzen dut norbait nire alboan,nire txorradak kontatzeko,nire isiltasunak konpartitzeko,besarkada bat emateko eta esaten dudana ulertzeko noski.Urrun geratu ziran urte horiek...baina ezin dot ebitatu.Zerutik etorritako gizontxo batekin konpartitzen dut orain nire bizitza eta ni oso zoriontsu naz hori horrela da. Baina gaurko egun bezalako batean galdera pillo bat dauzkat,kontraesan pilloa eta beldur handiak noski. Batzutan larregi estutzen dudananren susmoa daukat,beste batzuetan urrunegi bizi denaren sentsasioa,beste askotan ulertzen ez nauen sentsasio hori,besteetan nirekin denbora asko egotera behartzen dudanaren ustea eta sarritan nik berarekin egon nahi dudan denbora berak nirekin pasatu nahi duena baino askoz handiagoa dela.Agian gauzekin itsutu egiten den horietakoa nahiz, edo agian babesa eta maitasuna behar duen neska ahul bat.
Nirekin,ohean edota sofan pelikula bat ikusteko eguna zen gaur,nola ez igandero bezala...