jueves, 20 de septiembre de 2012

Bi urte igaro dira azkenengoz idatzi nuenetik. Nire bizitzako bi urterik politeenak izan direla ere esan beharra daukat. Etxetik kanpo lehenengo esperientzia, eta non eta Donostian, Euskal Herriak duen hiririk politenean. Giputxiak beti gorroto izan ditudan arren(maitasunez)aitortu beharra daukat Donostiak txundituta utzi nauela. Askotan pentsatzen dut agian konpainiak ere zer ikusi handia izan duela eta bai agian bai. Lehenengo aldiz nire bizitzako beste erdia den nire mutilarekin bizi izan nahiz bi urtez.Berarekin lo hartu eta bere alboan esnatu goizero goizero. Gauetan mosu batekin agurtzen ninduen ni erdi lo nengoela, eguneko momenturik gustokoena zela aitortu beharra daukat. Goizetan lehenago esnatzen nintzen ni eta berari begira egoten nintzen minutu batzuk, aurpegia irribarre handi batez betetzen zitzaidan arte.Inoiz ez zaizkit ain arin pasatu 730 egun, "que se pare el mundo que yo me bajo" esango nuen behin eta berriro. Aix zenbait oroitzapen ÑoÑostian, hondartzako eguneroko edo ia eguneroko pasiarak,alde zaharreko giroa, portuko etxeak eta usaia, motorrean egindako txangoak...Hiri guztia ezagutzeko aukera izan dut bi urte hauetan.Ulia, Urgull, Egia,gure San Martin kale maitea, Kristina enea, Antiguo, Miramar,Gros....eta orain ahazten ditudan hainbat eta hainbat toki eder.Gainera, hiri honetan lizentziatu naz, hiri honetan pasatu ditut nire ikaskideekin momentu ederrenak eta hiri honetan ikasi ditut nire formazioan baliagarri izan zaizkidan gauza asko. Ez naiz gehiago luzatuko, liburu bat idatzi dezaket bi urte hauen inguruan eta ez nintzateke iñoiz aspertuko, gaur egun begiak zoriontasunez betetzen dizkidan gauza bakarra baita. Itzuliko naiz Ñoños, itzuliko naiz zu berriro ikustera.Bitartean jarraitu beti bezain eder. Mosu bat Kontxa