lunes, 19 de octubre de 2009

Zazpi bai



Zazpi da gaurkoan hitza.Zazpi, zein zenbaki polita, nire gustorako politena agian.Zazpi bizitza daukate katuek,zazpi ziren edurnezuriren ipotxak,zazpi egun ditu asteak,zazpi dira ortzadarraren koloreak eta zazpi dira gaur zure alboan pasatu ditudan hileak.Zazpi ahaztu ezin ditudan hilabeteak,nire bizitza goitik behera aldatu didaten zazpi hilabete.Zure irribarrea,zure laztanak,zure berotasuna,zure haserreak,zure besarkadak,zure begiradak,zure mosuak,zure txisteak,zure berbaldiak eta zure maniak konpartitu ditudan zazpi,zazpi hilabete.maite dotzut eta ez dakit zein eratan esan,nai baduzu zazpi mila bider errepikatuko dizut:maite zaitut,maite dotzut,matxe zatxut,asko gurutsut,i love you,maite haut,kjasdhskljhfal.


Zazpi bidar mila esker

No hay comentarios:

Publicar un comentario